XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gela barneko baliabide bezala prentsaren erabilera azpimarratu nahi genuke.

Gizarteak etengabe eboluzionatzen du eta liburuko informazioa asko desfasatu egiten da; arazo baten gaurkotasunak jakingura handiagoa sor dezake, kasu honetan liburuak gidaren zeregina besterik ez du beteko.

- Prentsa abiapuntutzat hartuz eta argazkiez edo postalez osatuz, ikasgelan artxibo bat egitea proposatzen dugu.

Horrela materiale interesgarri bat izango dugu eskutan eta eraberean ikasgelako talde guztien artean antolatzeko eta lan tekniken praktika egiteko ohitura hartuko dugu.

- Gai bakoitza lantzeko denbora, gutxi gora behera, hamabost egunetakoa izan daiteke.

Baina gelan garatzean denboraldi hori handitu ala txikitu egin behar dugun ikusi egin beharko da.

- Azkeneko gaian, lan historikoari hurbiltzeko argibide metodologiko batzuk eskaintzen ditugu.

Horien bidez ikasleak bere inguruko historia ikertzeko eta aurkitzeko emon behar dituen urratsak erraz ulertuko ditu.

Ez litzateke egokia izango iharduera hauek kurtsoko azken mementutarako uztea, eskolako dinamikak uzten digun mementu egokiak probetxatuz, urtean zehar banatuz gero, ikasleei historia textuinguru zabalago baten barnean ulertarazi egingo liekete.

- Dena den liburuak orientazio helburua baino ez dauka, eta ikasleen eta lekuaren ezaugarrien arabera, nahi ditugun helburuak lortzeko, irakaslearen lana izango da forma eta metodo egokienak aukeratzea.